XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIER. Orratzetik harira

Erran nahi baita iraurkitik ongarrira.

Ez othe datchikite elgarri orobat, edo numbait han.

Zertako da horatza harik gabe; zertako orratzik gabe haria?.

Orobat zertarako da iraurkia ezen ez ongarritako, eta nundik egin ongarri baizik iraurkitik?.

Iraurkitik hasi solasa, bere harian joanez, ez doake ongarrirat baizik.

Jarraiki gizazkogun berenaz doan alderat.

Erran badugu iraurki biltzea dela negu hasteko lanik beharrena, hola mintzo ginen orhoituz iraurkia dela ongarri egiteko bidea.

Eta nola ongarria baita laborariaren lagunik beharrena eta hoberena, egia baizik ezin diteke izan huntara deraman lana hoberenetarik eta beharrenetarik dela; ez bada ere orotarik beharrena.

Bizkitartean ez da aski iraurki anhitz bildurik ongarri anhitzen egiteko; ez eta ere ongarri anhitz eginik ongarri onaren jabe izaiteko.

Gerthatzen da batzuetan iraurkia bildu eta galtzerat uzten baitute, eman lezaken ongarria athera gabe hartarik.

Bizkitartean aithortu behar da iraurki eskasez duela ongarri guti egiten laborariak: guti hura ere ez baita ardura hoberenetarik.

Nundik heldu da hori?.

Gutiz gehienetan huntarik: laboraria, duelarik iraurkia, ez baitzako aski jarraikitzen hartarik eman dezaken ongarri guziaren egiteari; eta egiten duen ongarri hura ere ez baitu aski arthatzen; edo jakin gabez nola egin, edo dakien hura ere ez eginez.

Badira gutartean ere ezazolak, geroaz aski orhoitzen ez direnak.

Badira ere gaindika dutelakotz lana, ezin helduz orotara, bazterrerat uzten baitute hau edo hura.

Holakotan behar luke nor bederak gogo eman lan guziak ez baditzazke egin, beharrenetarik hasteko lukela, zerbeitek gelditu behar badu gibelerat hura izan dadien utz ditekenetarik.

Egitekoaren eta uztekoaren hautu horren egiteko behar da kasko eta begi.

Nik uste bata edo bertzea eskas dutela, ez badituzte ere biak labur, ongarria nahi luken bezala arthatu gabe uzten dutenek, bertze edo zoin lanen egiteko estakuruan.

Zertara doatzi laborariak derabiltzan bertze lanak, baldin ez baditu ongarriak laguntzen?.

Bertze alde ongarriak galdatzen duen lana ez da hain luzea; eta behar den orduetan egina delarik, arte laburragoz eta errechkiago doa.

Ez dezake beraz hunek bertze edo zoin lan handizki gibela hunen gaizki egiteak aldiz hoben egiten bateie bertze lanetarik gutiz gehiener, gutituz heien mozkinak.

Dezagun beraz aipha zertan duen laborariak gehienik huts egiten bere ongarrian, ala gutiegi eginez, ala egiten duen hura eginez gaizki.

Badira lehenik iraurkia chuhurregi emaiten deietenak abereer.

Hoben dute buru orotarik: edo chuhurki derabilate guti bildu dutelakotz, eta hortan dute huts egin, azken aldian erran dugun bezala.

Edo chuhur derabilate iraurkia ustez hala emanik hobe den.

Eta gaizki dabiltza hortan, ala aberearen ohantzeari buruz, ala ongarriari buruz.

Iraurki chuhurrean gaizki etzanik dago aberea; eta hunek uzten dituen huskinak, iraurki hura aserik, badoatzi bidea hatzemaiten duten lekhurat; ala lurrean barna, ala airerat.

Orobat galduak baitira jabeareatzat.

Nasaiki balute aldiz abereek iraurkia, ohantze hobea lukete, eta hek utzi edo ichuri huskinak balauzke iraurki harek edanik, nehorat ere galdu gabetarik; edo bederen guti gal lezakete beren indarretik.

Beraz ongarri nahi duenak eta ongarri ona, eta ahal bezain nasaiki ongarria, eman dezala abereen azpirat iraurkia nasaiki; gehiago eta hobe baizik.